Aramaioko egutegia etxe guztietara iritsiko da
Aurten ere herriko etxe guztietara iritsiko da Aramaioko egutegia eta berarekin batera, baita Gorbeialdeko egutegia, Gorbeialde aldizkaria eta UEMAko berripapera.
Dagoeneko hasi da banaketa eta hurrengo egunetan amaitzea espero da.
Emakumeei eskainitako kontrazala
Aramaioko egutegiaren kontrazalak herriko emakumeen aurpegiak batzen ditu. Historian zehar, momentu ezberdinetan, emakume hauek paper esanguratsua izan dute (beste askok bezala) eta beraien bitartez, herriko emakume guztiak omendu nahi izan ditu Aramaioko Udalak. Gainera, bertan aipatzen den bezala, beste emakume batzuen izenak, historiak, bizitzak… jaso nahi ditu. Beraz, norbaitek informazioa izanez gero udalarekin kontaktuan jartzea eskatzen da.