Aramaioko Correoseko bulegoa itxi egingo da
Aramaioko Udalak apirilaren 23an jaso zuen idatzi batean Correos-ek jakinarazi zigun herrian dugun zerbitzua kendu edota murriztuko dutela.
Aramaioko Correoseko bulegoa itxi egingo da maiatzaren 1etik aurrera, behin betiko. Beraz, nahiz eta korrespondentzia banaketa egingo den, presentzialki ez da bulego zerbitzurik emango.
Egun horretatik aurrera, bulego zerbitzua Arrasaten eskainiko da eta bidalketak jasotzeko ere (abisua jaso ondoren) Arrasateko bulegotik pasatu beharko da.
Edozein moduta, Aramaion arituko den langileak, eguneko banaketa egiten duenean, jaso ahal izango ditu herritarren bidalketak eta Arrasateko bulegoan tramitatu. Beraz, norbaitek zerbait baldin badu, pertsona honen bitartez egin dezake gestioa.
Okindegia: Correos-en denda laguna
Bidalketa ziurtatuetarako aukera egongo da Aramaioko okindegian egiteko. Izan ere, hitzarmena lotuko da denda lagun gisa funtzionatzeko. Maiatzaren hasieran gauzatuko da, eta horren berri emango da definitu bezain laster.
Arrasateko bulegoa
Hala ere, zerbitzu guztiak ezin izango dira Aramaiotik tramitatu (pertsona honen bitartez) eta horregatik, edozein zalantzaren aurrean onena Arrasateko bulegora deitzea da:
Telefonoak:
Arrasateko bulegoa: 943791174
Banaketa kontuetarako: 943797570
Ordutegia:
astelehenetik ostiralera: 8:30 – 14:30 — 16:30 – 20:00
Udalaren irakurketa
Honen aurrean hau da Udal honen irakurketa:
“Correos enpresa publiko bat izanik, aukera izan duen momentuan, gure udalerriari dagokion zerbitzua murriztea, egun batetik bestera lotsagarria iruditzen zaigu. Bertako postuak daukan prekarietatea aztertu eta lan baldintzak hobetu beharrean negozioaren izenean murrizketa hau egin du. Gainera apirilaren 23an jakinarazi dio Udalari maiatzak 1ean gauzatuko den murrizketa. Zonaldeko arduradunaren eta orain arteko postariaren konpromezua eta laguntza publikoki eskertzen dugu. Hala ere, Correosekin bilera ofizial bat eskatu nahi dugu murrizketa honek ekarriko diguna ondo aztertu eta ahal den eragin gutxien izan dezan gure udalerrian. Zentzu berean, horrelako gauzak ez dira berriak zoritxarrez gurea bezalako herri txiki batean, non negozioa edo errentagarritasunaren izenean hainbat murrizketa jasaten ditugun eragile pribatu zein publikoetatik. Herri txikiok zerbitzu ezberdinak jasotzen jarraitzeko eskubidea dugu. Baina errentagarritasun ekonomikoaren izenean gure biziraupena eta bizi kalitatea etengabe arriskuan jartzen dute. Dagokien arduradunei, eskatzen diegu gauzak era integral batean aztertu eta antolatzeko eta ez soilik era ekonomiko kapitalista batean.”