Arabako Kuadrillartekoaren lehen fasea amaituta, sei talde sailkatu dira finalaurrekoetara. Tartean izango dira Aramaioko biak ere.

Hauek dira liga bakoitzeko irabazleak eta bi talde sailkapen puntuazioaren arabera, hauexek:

  • A ligako talde irabazlea: Sumendiola bete poto
    B ligako talde irabazlea: Kakiturriko gladioloreak
    D ligako talde irabazlea: Lautadako ahuntzak
    E ligako talde irabazlea: Konde basoko iluek
    Puntuazioaren arabera 1. taldea: Izenbakuek
    Puntuazioaren arabera 2. taldea: Errexala

Hiru finalaurrekoak horrela osatu dira:

  • Otsailak 29, larunbata, Aguraingo Zabalarten: Sumendiola bete poto (Gasteiz) VS Kakiturriko gladioloreak (Gasteiz)
  • Martxoak 7, larunbata, Aramaioko Sastiñan: Lautadako ahuntzak (Zalduondo) VS Izenbakuek (Aramaio)
  • Martxoak 14, larunbata, Amurrioko Kultur Etxean: Konde basoko iluek (Aramaio) VS Errexala (Gasteiz)

 

Albiste gehiago →