Aramaioko Argindar Banatzailearen Tekniko kuadeatzaile postuko onartu eta baztertuen zerrenda
Kurrikuluak aurkezteko epea bukatu ondoren, 2026ko apirilaren 24an epaimahaia bildu da eta erabaki du:
- Lanpostuaren deskripzioan jasotako ezaugarriak kontuan hartuz eta jasotako kurrikuluak aztertu ondoren onartutakoen eta baztertutakoen zerrenda osatzea:
| BEHIN-BEHINEKO ONARTUTAKOEN ZERRENDA | BAZTERTUTAKOEN ZERRENDA |
| · M.L.S
· I.A.E · U.E.I |
· I.K.A |
- Hautaketaren egitura nagusia:
Onartutakoei aurrez-aurreko elkarrizketa bat egiteko deituko zaie. Elkarrizketaren gaia eta edukia izamgo da lan postuko funtzio nagusietan oinarrituta. Esaterako, kontabilitatea, zergak (BEZ, PFEZ, etab.), jende aurreko arreta, fakturazioa, auditoria kontablea , etab.
Elkarrizketa honen bidez baloratu nahi diren konpetentzia nagusiak ondorengoak dira:
- Kontabilitatea eta kontuak eramateko gaitasuna — esperientzia.
- Legeen eta zergen obligazioak betetzeko beharrezko ezagutza — BEZ; PEFZ; kontabilitatearen itxiera; urtearen amaiera, hasiera; … esperientzia.
- Jendaurreko atentzioa; jendearekin harremana; hornitzaileekin, — esperientzia.
- Enpresaren aurrekontua egin, exekuzioa, gastuaren kontrola, — esperientzia.
- Sistema ofimatikoak eta azpiegitura teknologikoak erabiltzeko gaitasuna — esperientzia.
Horrekin batera, merezimenduak baloratzeko dokumentazioa ekartzeko eskatuko zaie, Lanbideko kurrikuluan adierazitako ikasketak, lan esperientzia, hizkuntzak eta gainerakoak egiaztatzen dituzten agiriak ekartzea.