Aramaioko argazki lehiaketa martxan da

Datorren urriaren 29a bitartean irekita dago argazkiak aurkezteko epea. Aramaioko argazkiak izan behar dira, nahiz eta gaia librea den.

Oinarriak:

  • Parte-hartzaile bakoitzak gehienez hiru argazki aurkeztu ahal izango ditu, beti be Aramaiokoak. (gai librea)
  • Aukeratzen diren argazkiak Udalak argitaratzen duen egutegia ilustratzeko erabiliko dira.
  • Formato horizontalean aurkeztu beharko dira eta bakoitzak izan behar du: izenburua, tokiaren izena eta data.
  • Lehenago argitaratu edota saritu gabekoak izan beharko dira.
  • CD batean edo pendrive batean aurkeztu, «jpg» formatu digitalean.
  • Neurria: 1 MG baino gehiago izan beharko dute.
  • Argazkiak gainetik berrukitzea onartuko da, baina jatorrizko konposizioa aldatu gabe.
  • Argazkietan pertsonaren lehen planoak baldin badira, pertsona horren baimena aurkeztu beharko da. (Umeak badira, gurasoen baimena).

 

Albiste gehiago