Aramaioko argazki lehiaketa martxan da
Datorren urriaren 28a bitartean irekita dago argazkiak aurkezteko epea. Aramaioko argazkiak izan behar dira, nahiz eta gaia librea den.
Oinarriak:
- Parte-hartzaile bakoitzak gehienez hiru argazki aurkeztu ahal izango ditu, beti be Aramaiokoak. (gai librea)
- Aukeratzen diren argazkiak Udalak argitaratzen duen egutegia ilustratzeko erabiliko dira.
- Formato horizontalean aurkeztu beharko dira eta bakoitzak izan behar du: izenburua, tokiaren izena eta data.
- Lehenago argitaratu edota saritu gabekoak izan beharko dira.
- CD batean edo pendrive batean aurkeztu, «jpg» formatu digitalean.
- Neurria: 1 MG baino gehiago izan beharko dute.
- Argazkiak gainetik berrukitzea onartuko da, baina jatorrizko konposizioa aldatu gabe.
- Argazkietan pertsonaren lehen planoak baldin badira, pertsona horren baimena aurkeztu beharko da. (Umeak badira, gurasoen baimena).