Aramaioko argazki historikoak jasotzeko deialdia ireki du Udalak

Arabako boletin ofizialean gaur argitaratu da deialdia eta interesatuek aukera dute beraien proposamena aurkezteko, datorren urriaren 14a bitartean.

Aramaioko Udalak argazki historikoak jaso nahi ditu, 1960 urtea baino lehenagokoak. Eta horretarako lehiaketa deialdia ireki du, interesa duen edonori zuzenduta. Udalak 2.000 euroko partida onartu horretarako eta interesa duten pertsonek (taldeka ere egin daiteke lana) eskaera egin beharko dute udaletxean.

Udalak, artxiboa osatzeko aurreko fase batean ere atera zuen beka deialdia eta bigarren lehiaketa honekin, katalogo hori osatu nahi da. Auzoetan, etxe askotan gordetzen dira aintzinako argazkiak eta horiek digitalizatzea da asmoa. Hau da, argazki horiek jaso, digitalizatu eta baikoitzari dagokion informazioa jaso. Zalantzarik gabe, herriaren historiarekin lotura zuzena dute aipatutako argazkiak.

Ondoren erabakiko da artxiboa osatzen duten argazkiekin zer egin eta nola plazaratu, herriaren ezagutzarako.

 

Albiste gehiago →