Aramaioko anbulatorioan oinarrizko zerbitzua bermatuko da
Aramaioko medikuak baja hartu duela eta, Debagoieneko osasun zerbitzutik jakinarazi dute ahalegin guztiak egingo dituztela oinarrizko zerbitzua emateko, nahiz eta murrizketa batzuekin izango den. Izan ere, osasun egoera nahiko larria da eta Debagoienean baliabide gutxi daude horri aurre egiteko.
Hori horrela, medikua astean bi aldiz egongo da Aramaioko anbulatorioan eta gainerako egunetan erizainaren bitartez edo telefonoz emango da zerbitzua eta kasuan kasu aztertuko da nola bideratu.
Gogoratzen da beharra izanez gero, honako telefono honetan hartu behar dela hitzordua: 945 445340.
Internetetik ere eskatu daiteke: Aurretiko zita