San Martin jaiak ospatuko ditugu uztailaren 4tik 7ra

Aramaiok 2025eko San Martin jaiak ospatuko ditu uztailaren 4tik 7ra, tradizioa, musika eta publiko guztientzako jarduerak batzen dituen programazio indartsuarekin.

San Martin jaiek gure nortasunaren onena islatzen dute: gure sustraiak, gure historia, gure bizitzeko eta Aramaio sentitzeko modu paregabea. Herriko eragileen lanari esker, aurten jai-programa handi bat dugu, zure adina edo gustuak edozein direla ere, errespetuz eta arduraz gozatzeko pentsatua.

Hala, txupinazoa uztailaren 4an izango den arren, jai-egitaraua ekainaren 28an, larunbata, hasiko da arratsaldez, Papargorri eskolaniaren emanaldiarekin.

Uztailak 3: Gazte Eguna

Gazte Asanbaldak antolatuta, hainbat ekintza izango dira txosnagunean: pikoteoa, solasaldia, kontzertuak eta DJa

Uztailak 4: Txupinazoa eta Kaparrak
Ostiralean, hilak 4, Txupinazoaren egunean, arratsaldeko 19:00etan hasiko dira ekitaldiak, Mariren etorrerarekin batera eta herriko txistulari, buruhandi eta trikitilariekin.  Batukada, erromeria eta kontzertuak ere izango ditugu, Maskak eta Kaparrak.

Uztailak 5: Txapelketak eta mariatxiak
Larunbatean hockey partiduak eta ume jolasez gain, txapelketa desberdinak egongo dira, tortilla, tiro plato, karta, ping pong eta bolo txapelketak hain zuzen ere. Ilunkeran mariatxien kalejira eta emanaldia izango dugu plazan eta Fane, La Furia eta Mutikoren kontzertuak txosnagunean.

Uztailak 6: Jaioberriei ongietorria eta dantza

Goizetik hasiko da jaia herriko txistulariekin eta eguerdian ume jaioberriei ongietorria egingo zaie plazan, dantza taldearen parte hartzeaz. Arratsaldean dantza plaza ere izango dugu parrilladako pintxoak jateko aukera dagoen bitartean. Gauez bakarrizketak eta ohiko korto lehiaketa eta berbapasa izango ditugu.

Uztailak 7: Kuadrillen arteko pikea eta herri afaria

Goizean antzerkia eta kantu jira izango ditugu. Arratsaldez kuadrillen arteko pikea eta eguna amaitzeko herri afaria eta mariren despedida

Jaietako programa etxez etxe banatuko da datorren astean.

Zaindu dezagun elkar! Ondo pasa

 

Albiste gehiago →