Aramaiok bat egin du #ZapiGorriakLeihoetan ekimenarekin

PHOTO-2020-03-31-20-24-55

Honako hau da egun hauetan gure telefono eta emailetan jaso dugun oharra eta dagoeneko ikusten dira zapi gorriak Aramaioko leihoetan ere.
«Udaberriaren etorrerarekin batera, etxean gelditzeko deia egin digute osasun erakundeetatik eta Aramaixoarrok, gainontzeko Euskal Herritarrek bezala, dagokigun ardura hartuz, kaleak hustu eta etxeak bete ditugu.
Konfinamenduak ordea, *etxe bakoitzean forma bat hartu du*; _kontziliatu ezinean ari garen familiak, internet konexiorik gabe etxetik lanik egin ezinean gabiltzanak, diru sarrerarik gabe geratu garenak…_ Bai eta adikzioekin, osasun mentaleko arazoekin, bortxazko harremanekin, edo bestelako egoerekin konfinatuta gauden pertsonak ere.
Hala, egunerokoan erronka hauei aurre egiteko ditugun estrategia askok, gaur ez digute balio, eta berriak asmatu beharrean aurkitzen gara. Inoiz baino beharrezkoago zaigun KOMUNITATEA *sortzea eta indartzea da bide horretan lagunduko diguna.*
Gainera, birusarekin zabaldutako beldurra nahikoa ez, eta orain, gisa orotako polizia dabil herritarrak mehatxatzen, iraintzen eta zigortzen.
Horregatik, *jarrera epaitzaileak alde batera utzi eta elkartasunari helduz,* bakoitzaren beharrak ulertu eta elkar laguntzeko espazio bihurtu behar ditugu kaleak, auzoak eta bebarruak. Beharra duten horientzat, _espazio seguruak sortuz – bizilagunen arteko eraso eta epairik gabekoak-, eta  eraso polizialen aurrean bizilagunon arteko babesa eskainiz._
Hori ere *komunitatearen osasuna zaintzea* baita; eta hori ere, denon ardura baita.
Hala, ekimen honekin bat eginez, ZURE ETXEKO LEIHOETAN ZAPI GORRI BAT ZINTZILIKATZEKO GONBIDAPENA luzatzen dizugu, _bizileku seguru horiek eratze bidean zure konpromisoa adierazteko keinu gisa».