Aramaiok bat egin du «Bertatik bertara» kanpainarekin
‘Bertatik Bertara’ kanpaina antolatu du UEMAk eta Aramaiok bat egin du berarekin. Horrela, herriko hainbat establezimenduetan ikusi ahal izango da, «gure herria, gure hizkuntza eta gure produktuak» aldarrikatzeko irudia.
Ekainaren 19an jarri da martxan kanpaina, eta udalerri euskaldunek beren baitan biltzen duten aberastasuna ikusaraztea eta aldarrikatzea du helburu. Udalekin eta zerbitzu sektoreko eragileekin batera, herritarrak zein bisitariak sentsibilizatzeko ekimena izango da.
Uda, lehen urratsa
Kanpainaren lehen euskarriak udako lehen hilabeteetarako aurreikusi eta prestatu ditu UEMAk. Besteak beste, jatetxe, taberna eta ostatuetan otorduren bat egiten duen edonork mahai gainean ikusi ahal izango duen mantela, edota udal eraikinetan eta dendetan ikusgai egongo diren kartelak, herritarrak eta bisitariak kontzientziatzeko.