Aramaiok bat egin du Asteklimaren IV. Edizioarekin
Aramaioko Udalak bat egin du ASTEKLIMAren VI. edizioarekin, Klimaren eta Energiaren Astearekin.
Hau da Asteklimako asterako jardueren eskaintza:
1.- «Gorbeialdean behin» lehiaketa: Data: 09/25etik 09/30era.
Gorbeialdeko Kuadrillako sare sozialen bidezko online lehiaketa da (@Gorbeialdea). Lehiaketa honetan parte hartzeko nahikoa da sare sozialetan jarraitzea eta sare sozialetan egunero partekatuko den esteka (Google forms) sakatu eta betetzea. Egunero bi galdera berri partekatuko dira: energiari eta klimari buruzkoa bata, eta Gorbeialdeari buruzkoa bestea. Parte hartzen duten guztien artean sariak zozketatu eta banatuko dira. Sariak 30 eta 60 euroko bonuak izango dira, Gorbeialdeko saltokietan gastatzeko.
2.- Hernani burujabe: Irailaren 22, 18.00etan, Sastiñan
Hernani Burujabe herri proiektu bat da. Egungo eredu sozioekonomiko kapitalistaren alternatiba bat. Proiektu honen xedea, komunitatearen ongizatea lortzea da. Lan baldintza duinak eskaini, pobreza energetikoa desagerrarazi, tokiko ekoizleak, negozioak eta dendak sustatu eta erabakiak demokratizatu (herritarren partehartzea bultzatuta).
3.- Bizikleta tailerra: Irailaren 28an, 17:30ean, plazan.
Bizikleten oinarrizko mantentze lanetarako tailerra. Parte hartzaileek bizikletarekin hurbildu eta prest jarri ahal izango dituzte. Aldi berean, bizikleten bigarren eskuko merkatu bat egingo da. Bertan, enpresa bera izango da bitartekaria, eta bizikletak egoera onean salerostea bermatuko du.
4.- Organik antzerkia: Irailaren 29an, 14:00etan, eskolan
Haur eta familientzako antzerki emanaldia, non modu dibertigarrian pertsonaia ezberdinen bidez natura zaintzeko beharra bistaratzen eta testuinguruan kokatzen den.