Aramaiok 270 euro eman dio Aita Mari proiektuari

Pasa den urriaren 31n Aramaion izan zen Puro Relajo kontzertuan sarrerekin jaso zen dirua Aita Mari proiektura bideratu da. Emanaldian 70 pertsona inguru izan ziren eta 270 euro jaso ziren.

Horrela, Aramaioko herriak lagundu egin nahi izan die Mediterraneoko migrazio-krisia modu gordinean bizi dutenei.

 

Albiste gehiago →