Aramaio loratzen: hitzaldia eta lehiaketa

 

Aramaioko Udalak ekimen berria jarri du martxan: Aramaio loratzen. Maiatza eta ekaina bitartean gauzatuko da eta bere baitan hitzaldia eta etxe-atariak, balkoiak eta leihoak apaintzeko lehiaketa egingo da.

Hitzaldia: Jakoba Errekondorekin

    • Maiatzaren 25ean, 18:00etan Aramaioko kultura etxean.
    • Gaia: etxeko balkoi, terraza eta atarien zaintza.
      • Oinarrizko sarrera, zaintza, estetika, bertakoa, landareak osatzeko beste materialak eta abar.
      • Ondoren, zalantzak eta galderak erantzuteko tartea.

Sarrerak

Aramaio loratzen lehiaketa

Aramaioko Udalak “etxe-atariak, balkoiak eta leihoak apaintzeko lehiaketa” antolatu du eta parte hartzera gonbidatzen zaituzte.

  • Deialdi honen helburua da balioan jartzea herriko atariak, balkoiak eta leihoak zaindu edota apaintzeko ohitura. Eta herriaren itxurari egiten dizkion onurak ere balioan jarri nahi dira. Hori guztia ingurumena zainduz egitea balioetsiko da.
  • Atari, balkoi eta leiho apainduen atzean herritar bakoitzak auzo, kale eta fatxaden estetika hobetzeko egiten duen ekarpena dago eta honek, herritar - herri ingurune erlazioa hobetzen du, aldi berean, bizilagunek eginiko ekarpen artistikoaz denok gozatuz.

 

 

Albiste gehiago