Aramaixo Herri Eskolako sudadera eta kamisetak salgai
Aramaixo Herri Eskolan ekimen berria jarri dute martxan. Aurten, eskolako sudadera eta kamiseta berriak diseinatu eta kaleratzea erabaki dute. Ekimen hau eskolako esparrutik harago eraman nahi dute; beraien asmoa herritar guztiei jantzi hauek eskuratzeko aukera zabaltzea da, horrela nahi duenak eskolarekiko atxikimendua erakusteko eta herri-komunitatea indartzeko aukera izan dezan.
- Prezioa: 10 € kamisetak eta 17€ sudaderak
- Taila: Asteazkenetik ostiralera eskolan taila ereduak izango dituzte ikusgai eskaerak egiteko.
- Banaketa: Ekainaren 12an eskolako jai egunean banatuko dira kamiseta/sudaderak
- Nola erosi: Erosteko interesa duenak eskolako e-mailera idatziz eskaera egin dezake: aramaioeskola@aramaioeskola.eus
Screenshot
