Aramaio ezagutu

Urkiola Parke Naturala

Naturaz gozatu!

Parke naturalak 59,58 km² ko hedadura du eta Araba eta Bizkaia artean dago. Kareharrizko tontorrek, mendilerroek, bailara sakonek eta sakanek edo trokek osatzen dute. Naturaz gozatzeko leku aparta da, ibilaldiak, alpinismoa eta eskalada egiteko aproposa. Aramaioko lurretan Teilamendi eta Orixol tontorrak (Arangio mendilerroko tontorrik altuena) daude, beteak beste. Gantzaga auzoan informazio-panel bat dago, eta ohikoa da bertatik Anbotoko tontorrera igotzea. San Kristobal ermitatik Arangiora bidean, Parke Naturaleko sarreran ere badago informazio panel bat.

Mariren bizileku

Anboto eta bere ingurua, Mariren, euskal mitologiako izaki nagusiaren, bizileku gustukoenetako bat da. Aramaion Anbotoko Mari edo “Anbotoko Señorie” deitzen zaio. Kristautasunaren aurreko pertsonaia da; lurraren pertsonifikazioa dela diote askok. Anbotoren eta beste tontor ospetsu askoren artean bizi da: Aizkorri, Txindoki, Udalaitz... Hainbat kondairatan agertzen da. itxuraldatu egiten da. Aramaion, XX. mende bukaeran, bere begiekin Anbotoko Dama ikusi izana ziurtatzen zuenaren testigantza dago jasota. Aramaion, XX. mende bukaeran, bere begiekin Anbotoko Dama ikusi izana ziurtatzen zuenaren testigantza ere jaso dira.

Ikusi aramaioar batzuk zer eta nola kontatzen duten:

Informazio praktikoa