Aramaio ezagutu

Tellerixa

4,3 km-ibilbide erraza. Familian egiteko aproposa.

Tellerixa izeneko erreka albotik doa tarte batean eta Errotabarri, Arriola eta Arraga auzoak Ibarrarekin lotzen dituen gurdibide zaharretatik doa bidea. Arangio mendilerroaren magalean auzo ezberdinak zeharkatzen ditu ibilbide honek. Ekonomiarekin lotutako toponimia du ardatz bide honek, errekaren izenak adierazten duen bezala.

Diotenez, Tellerixa izenak adierazten duen bezala, inguru honetan ohikoak ziren teilak egiteko lantegi txikiak. Lihoa lantzeko putzuak ere bazeuden Arragatik Arriolara bidean, auzoan sartu aurretik kokatzen ziren zulo horietako batzutan.

Ibilbidean zehar, Arraga auzoan, Iturrieta sagardotegiaren ondoan, panel panoramiko bat dago. Bertan bertso bat eta argazki panoramiko bat aurkituko dira.

Argibide gehiago:

(egin klik irudien gainean ibilbide honen proposamen desberdinak ezagutzeko)

 

Informazio praktikoa