Aramaio ezagutu

Karobia-Andra Mari

Ibilbide hau erraz egitekoa da, familian egiteko aproposa. 

Tradizioa oinarri duen ibilbidea da, kondairaz inguratua. Berreskuratutako karobi bat bisitatzeko aukera dago, karobian bertan informazioa azaltzen duen panel bat dago bisitariaren eskura.

Karobitik Andra Mari baselizara bidean Ibabe baserriaren azpitik pasatzen gara. Kondairen arabera bertan bizi izan zen Ibabeko Berta. Ibabe baserriko emakume honek Aramaioko kondearen perna-eskubidearekin (derecho a la primera noche) amaitu zuen.

Ibilbide honetan Anboto ikusten da eguraldiak uzten badu. XX. mende bukaeran bazen oraindik Aramaion Anbotoko Mari edo Anbotoko Señoria ikusi zuela ziurtatzen zuenik.

Ibilbidea pausoz-pauso:

Andra Mari baseliza inguratzen Arabako Foru Aldundiaren parke bat dago. Iturria eta jolas parke txiki bat ditu. Baita barbakoa gune bat ere (kontuan izan udan askotan debekatua dagoela sua egitea, erabili aurretik informatu). Ermitan, ermitaren historia kontatzen duen panel bat ere badago.

Informazio praktikoa