Aramaio ezagutu

Beste batzuk

Aramaioko bira. Iraupena: 5 ordu. Zailtasuna: ertaina.

Ibilbidea San Martin eskolako plazatik abiatzen da.

Bide zahar batek Gureia auzoraino eramango gaitu eta bertan Uribarrirantz desbideratuko gara. Handik Zubietara igoko gara eta ezkerretara bihurugunea hartuta San Kristobalera iritsiko gara.

Handik Arangio mendilerrorantz egingo dugu Etxaguen auzora iritsi arte. Gantzagako atxen behealdetik, bidegurutze handi batera iritsiko gara eta Kasatxo bordarainoko bidea hartuko dugu.

Ondorengo geldiunea Teillamendi gailuerrean egingo dugu eta handik behera pista nagusia hartu eta Lurgorritik Ibarrara jaitsiko gara, plazara iritsi arte.

Beste erreferentzia batzuk:

La pequeña Suiza vasca.  Egun osoko ibilbidea eskaintzen du, mendiak eta auzo batzuk zeharkatuta.

Informazio praktikoa