Aramaio ezagutu

Zine proiektorea

Santi Elejalde urte askotan izan zen zine emanaldien arduradun. Pedro Martin Etxeberriak egin ditu proiektua berreskuratzeko lanak.

Sastiñan kokatzen den proiektorea 1966 urtean erosi zion Aramaioko Udalak Bilboko San Vicente (Albia) zinemari. Bera erabilita hainbat eta hainbat pelikula eskaini ziren Aramaioko zinema aretoan (gaur egun Kultura etxea kokatzen den eraikinean zegoen).

Proiektore hau 35 mm.takoa da eta gailu opto-mekanikoa erabiltzen du filmak erakusteko. Xenon-lanpara bat du barruan. Honen bitartez filmeko fotogrametan argi-izpi bat proiektatzen da eta horrela lortzen da irudia pantailan ikustea.

1980garren hamarkadaren bukaera arte Aramaion egiten ziren proiekzioetan erabiltzen zen makina hau. Geroago, kultur etxe berria egin zenean, beste sistema modernoago batzuk finkatu ziren bertan.

Proiektore hau gordeta egon da ordutik. Orain garbitu, eraberritu eta jende aurrera atera da, herri honek kultura eta zinemarekiko duen zaletasunaren lekuko baita.

Esker berezia:

Proiektore honekin Aramaioko herriari bizia eman zioten guztiei. Eta Pedro Martin Etxebarriari eraberritzen egin duen lanagatik.

 

Informazio praktikoa