Hizkuntza: euskara
Aramaioko euskara gaur egun mendebaleko euskara deitzen den euskalkian sartu behar dugu. Edo bizkaiera deitu izan den euskalkian.
2005ean Txipi Ormaetxeak "Aramaioko euskara" liburua argitaratu zuen, azterketa dialektologikoa eginez, eta bertan kontsultatu daitezke bertako euskarari buruzko hainbat aspektu: fonologia, morfologia, aditzak, esamoldeak, morfosintaxia, lexikoa. Koldo Zuazok 2006an argitaratu zuen "Deba ibarreko euskara" liburua eta bertan aztertu zuen Aramaioko euskalkia, beste herrietako euskalkiekin batera. 2003 urtean Alberto Telleriak "Berbeta berua" izeneko hiztegia kaleratu zuen, hutsune honi erantzunez ", hizkera bat falta zaigu elkarri adarra joteko; taberna baten garagardo batzuk hartzen gaudeanean baliagarria izango zaiguna; haserretutakoan edo pozik gaudenean adierazkorra dena…" Debagoieneko Mankomunitateak "Idatziak" deituriko ereduen bilduma liburua kaleratu zuen 2002an.
Kontsultatu:
Patxi Uribarren Leturiagak “Izan zirelako gara, eta garelako izango dira” izeneko sarrera hitzaldia irakurri zuen Aramaion, 2010eko maiatzaren 28an, euskaltzain urgazle izendatu zutenean. Erreferentzia garbia egin zion Aramaioko euskarari.
Kontsultatu:
Ahotsak proiektuaren helburua, Euskal Herriko ahozko ondarea eta herri hizkerak bildu eta hedatzea da. Aramaioko 110 pertsonen testigantzak daude bilduta, gehienak bideoz jasota. Gai askoren inguruan hitz egiten dute: familia, bizimodua, ohiturak, eskola, erlijioa, eskola, aisialdia...
Kontsultatu testigantzak:
Badira hainbat eta hainbat hitz Aramaion erabiltzen direnak, "gure berbak" kontsideratzen ditugunak, izen edo esanahi berezia dutelako.
Hona hemen bilduma bat:
![]()
Kontsultatu ezagutza datuak, erabilera datuen bilakaera, eta Aramaion erabiltzen diren esamoldea eta berezko hitzak.







