Aramaio ezagutu

Ahozkotasuna

Ahoz aho, belaunaldiz-belaunaldi kontatu diren ahozko kontakizunak jasotzea ezinbestekoa da, ondarea diren heinean, ezagutzera eman eta hurrengo belaunaldiei trasmititzeko.

"Basan bein Aramaixon"

2014an argitaratu zen "Basan bein Aramaixon" liburua. Bertan, kontakizunak, abestiak, ipuinak eta beste kontu batzuk bildu ziren. Oinarrian dago Aramaion etxez-etxe bildutako informazioa, adineko pertsona askorekin egindako elkarrizketak eta hauek kontatu eta kantatu zituztenak. Garai bateko lekuko dira, eta gure aiton-amonen bizimodua nolako zer ulertzeko datu batzuk ematen dituzte.

Aramaioko ahotsak

Ahotsak: Proiektu honen helburu nagusia da, Euskal Herriko ahozko ondarea eta herri hizkerak katalogatu eta hedatzea; hau da, gure herrietako adineko jendea elkarrizketatu eta euren euskara eta bizipenak jasotzea eta herritarren artean zabaltzea. Ahotsak.eus webgune honetan kontsultatu daitezkeen zinta eta pasarte guztiak ez daude neurri berean landuta. Batzuetan grabazioaren informazio guztia izango duzu (pasarteak kodifikatuta, gaika antolatuta, bideo-fitxategi eta guzti...); beste batzuetan, zintaren eta hizlariaren oinarrizko informazioa bakarrik aurkituko duzu. Webgunea etengabe ari da eguneratzen.

Aramaioko ahotsak: 

Hizlariak: 110 / Zintak: 130 / Pasarteak: 1.228 / Transkribatutakoak: 115 / Audioak: 143 / Bideoak: 1.043

 

Informazio praktikoa