Aramaio eremu gorrian sartu da

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eguneratu egin du azkeneko hamalau egunetan 100.000 biztanleko 400 kasu baino gehiago dituzten udalerrien zerrenda. Eta horren arabera, Aramaio eremu gorrian sartu da eta hainbat neurri indarrean izango dira bihartik aurrera.

Gaur argitaratu diren datuen arabera, tasa 675,68 da. Kontsultatu: 2021-04-19ko datuak

Aste osoan egon beharko dugu horrela, datorren astean berrituko baita zerrenda, astelehenero.

Itxiera perimetrala

Toki horietatik ezin da atera aparteko baimenik gabe edo justifikatutako arrazoiengandik ez bada.

Aginduan horrela jasotzen da: » mugakide diren eta ohiko zirkulazioa duten udalerrien arteko mugikortasuna baimenduko da, erosketak eta aire zabaleko jarduera fisikoa egiteko. Aurreikusitako arrazoiren batengatik egiten diren joan-etorriak baimenduko dira, behar bezala justifikatuta badaude:

  • Osasun-zentro, -zerbitzu eta -establezimenduetara joatea.
  • Laneko, lanbideko, enpresako, erakundeetako edo legezko betebeharrak betetzea.
  • Unibertsitate-, irakaskuntza- eta hezkuntza-zentroetara joatea, haur-hezkuntzako eskolak barne.
  • Ohiko bizilekura edo familia-bizilekura itzultzea.
  • Adinekoei, adingabeei, mendekotasun-egoeran daudenei, desgaitasunen bat dutenei edo bereziki ahulei laguntza eta zaintza ematea.
  • Mugakide diren lurraldeetako finantza- eta aseguru-erakundeetara edo hornidura-estazioetara joatea.
  • Organo publiko, judizial edo notarialetan egin beharreko edo presako jarduketak.
  • Baimenak eta dokumentazio ofiziala berritzea, bai eta beste administrazio-izapide atzeraezin batzuk ere.
  • Azterketa edo proba ofizial atzeraezinak egitea.
  • Ezinbesteko kasua edo premia-egoera dela eta.
  • Antzeko beste edozein jarduera, behar bezala egiaztatua».

Ostalaritza

  • Ostatuek barruko jarduera mugatua dute ordu jakin batzuetara: 06:30etik 09:30era eta 13:00etatik 16:00etara.
  • Ordu horietatik kanpo terrazako mahaiak erabili ahal izango dira bakarrik.

Kirola

Barruko eremuetan egiten diren kirol-jarduerek ez dituzte 4 pertsonako taldeak gaindituko, talde profesionalen eta federatuen entrenamenduei eta lehiaketei eragiten dietenak izan ezik. Era berean, herri horietan, aldagelak eta dutxak itxi egingo dira kirol-instalazio mota guztietan, igerilekuetan izan ezik; horietan, aldagelak erabili ahal izango dira gehieneko edukieraren ehuneko 35eko mugarekin, eta dutxak erabili ahal izango dira, baldin eta banakakoak badira.

Dekretua osorik kontsultatu daiteke hemen:

Martxoaren 27ko dekretua

 

Albiste gehiago