Aramaio ere Korrikara batu zen barikuan
Martxoaren 28ko goizaldean aramaioarrak Korrikara batu ziren, Araba eta Gipuzkoaren arteko mugan. 2713 eta 2714 kilometroak egin zituzten, goizeko 02:30ak ingurutik aurrera, eta lekukoa eskuz esku ibili zen Aramaixo Herri Eskolakoen, Lagun Artea dantza taldekoen, euskara ikasleen, Txirritola euskara elkartekoen eta Bertso Eskolakoen artean.
Goiena atariari esker jaso dugu horren testigantza. Hona hemen:
Aramaioko bi kilometroen ARGAZKI-BILDUMA
Aramaioko bi kilometroen BIDEOA
