Aramaio-Arrasate autobusak paradak aldatu ditu

Arrasate erdigunean autobus parada aldatu da eta ondorioz Aramaioko autobusak ere aldatu du hango parada, bai joateko zein etortzeko.

Orain dela pare bat aste egin zuen aldaketa Arrasateko Udalak, eta momentu honetan Nafarroa Hiribidean du parada. Errepidearen bi aldeetan dago, beraz, norazkoaren arabera batean edo bestean geratzen da autobusa.

Albiste gehiago →