Arabako Kuadrilla artekoa: lehen saioa Aramaion
Bi modalitate
Taldeka parte hartzen da txapelketa honetan eta bi modalitatetan: bat-batekoan eta idatzizkoan.
Bat-batekoari dagokionez, 12 talde osatu dituzte. 3-6 bertsolari arituko dira kantuan eta horiekin batera, gai-jartzaileak, epaileak, argazkilariak, grabatzaileak eta sukaldariak. Guztira 9-12 laguneko taldeek parte hartzen dute. Taldeak antolatzaile ere badira, bere herrian edo eskualdean saioak antolatzeaz arduratu behar dute eta. Aiaraldea, Mendialdea, Lautada (bi talde), Gorbeialdea (hiru talde) eta Gasteiz (bost talde) izango dira parte hartuko duten zonaldeak.
Idatzizko modalitatea ere antolatu da, aurtengoan lehia sortuaz eta horretan 16 taldek hartuko dute parte: Gazte Asanbladak, Mintzalagun taldeak, lagun kuadrillak, bertso eskolako kideak… Bertsoak prestatu, idatzi eta jende aurrean edo jendearekin batera kantatuko dituzte.
Aramaion aurkeztu zen Kuadrilla artekoa, pasa den zapatuan, urtarrilaren 18an.
Urtarrilaren 24tik martxoaren 28ra
Bertso-eskolen eta Arabako Bertsozale Elkartearen arteko antolakuntza konpartitua, izaera kolektiboan eta bertsolaritza herrikoian oinarrituta, urtarrilaren 24tik martxoaren 28ra bitarte luzatuko da aurtengo edizioa.
Kanporaketak (12 saio)
Urtarrilak 24, 25: hiru saio; Laudio, Gasteiz eta Aramaio
Otsailak 1: bi saio; Gasteiz eta Zalduondo
Otsaila 7, 8: lau saio; Mendiola, Gasteizen hiru
Otsailak 14, 15: 3 saio; Agurain, Murgia, Aramaio
Finalaurrekoak (3 saio)
Otsailak 29, larunbata, 1.finalaurrekoa: Aguraingo Zabalarten
Martxoak 7, larunbata, 2.finalaurrekoa: Aramaioko Sastiñan
Martxoak 14, larunbata, 3.finalaurrekoa: Amurrioko Kultur Etxean
Finala
Martxoak 28, Murgiako Palatu kirol eremuan