Arabako eskolarteko bertsolari txapelketa asteburuan

Bihar ostirala, arratsaldeko 19:00tan Gasteizko Aldabe Gizarte etxean egingo da eskolarteko bertsolari txapelketaren hirugarren saioa.

Bertan izango dira Danel Herrarte eta Sabin Abarrategi bertsolari aramaioarrak. Eta beraiekin batera, Oier Biain, Eukene de los Aires eta Irati Martinez.

Eta hiru saioak bukatuta, finala datorren maiatzaren 21ean egingo da Gasteizen, eguerdiko 12:00etan.

Albiste gehiago →