Arabako eskolarteko bertso txapelketaren finalerdia
Udaberriko oporretatik bueltan ekin diote Arabako gaztetxoek Eskolartekoa prestatzeari. 14 urtekoez gorakoen kasuan, hiru kanporaketa egingo dira, eta ondoren finala.
Kanporaketa horietako bat Aramaion izango da maiatzaren 14an, osteguna, 19:00etan Sastiñan. Honakoek hartuko dute parte:

Jokin Onaindia
Urko Mendizabal
Oinatz Basabea
Anitz Abarrategi
Sustrai Landa
Garai Agirre
Eskolartekoaren finala ere Aramaion egingo da, maiatzaren 23an. Hiru kanporaketak jokatutakoan jakingo dugu finalistak zein diren. Bitartean, informazio gehiagorako: https://www.bertsozale.eus/eu/araba/albisteak/eskolartekoa-araba-2026