Arabako Eraldaketa Komunitariorako Bulegoa Aramaion egongo da ekainaren 16an
Zuen herrian edo komunitatean zuen energia sortzea eta kontsumitzea pentsatu duzu? Modu lokalean eta ingurumena errespetatuz?
Eraldaketa Komunitariorako Bulegoa (EKB) Arabako Foru Aldundiak eskaintzen duen zerbitzua da, lurraldean trantsizio energetikoa sustazeko. Bere helburua komunitate energetikoak sortzea eta laguntza, aholkularitza eta prestakuntza zerbitzuak eskaintzea da.
NOIZ: Ekainak 16, asteartea, Aramaioko udaletxean egongo da, 09:00etatik 14:00etara
ADI!: Hitzordua erreserbatzea ezinbestekoa da, bestela ez da arreta emango, beraz, oso garrantzitsua da hitzordua eskatzea hurrengo estekan 24 ordu lehenago gutxienez:
https://calendar.google.com/calendar/u/0/appointments/AcZssZ3XyyMJqXPOYYjae8V4-BHSZQ6xQ80Rb46SIYk=
Energia-komunitateak zer diren eta zer onura dituzten inguruan gehiago jakin nahi baduzu, ez galdu informazio-bideo labur hau: https://vimeo.com/1083865848
