Araba Market txekeak, 12 eurorekin 20ko erosketa

Arabako Foru Aldundiak landa guneetako negozioei bultzada emateko Araba Market ekimenaren baitan, Araba Market+8 txekeak jarri ditu martxan.

Hala, 18 urtetik gorako aramaioarrek aukera dute 12 euro ordainduta 20 euroko balioa duten txekea eskuratzeko; hain zuzen ere, herritar bakoitzak gehienez halako 10 txeke eskuratu ahal izango ditu.

Ibarran honako negozioetan gastatu ahal izango dira txeke horiek: Kintelena, Arbel, Iturrieta sagardotegia, Eki taberna eta Errez kooperatiba.

Txekeak hemen eskuratu daitezke.