Maiatzaren 10ean Itzulia Women Aramaiotik pasako da

ITZULIA WOMEN txirrindularitza froga Aramaiotik pasatuko da maiatzaren 10ean.

1.etapa izango da (Gasteiz-Elgoibar); 140 km-ko ibilbidea egingo dute txirrindulariek, edizio honetako etaparik luzeena eta desnibel metatu handiena izango duena.

Mendate puntuagarriak hiru baino ez dira izango, baina igoera eta jaitsiera ugari izango ditu. Egun aproposa izango da Oletako mendatean bertan edo horren aurretik ihesa jotzeko. Azken kilometroek etengabe egingo dute gora sasiordeka jarraitu batean, harik eta Elgoibarren helmugara iritsi arte.

Albiste gehiago →