Skip to content

Apirilaren 15ean eta 22an, zatoz euskararen egoerari buruz hitz egitera!

Orain dela aste batzuk UEMAK, Udalak eta Txirritolak elkarlanean osatutako galdetegia zabaldu genuen, Aramaioko herritarrek euskararen egoerari buruz duten iritzia jasotzeko. Guztira, ia 50 erantzun jaso ditu galdetegiak, beraz, eskerrik asko denoi!!!

 Orain, jasotako erantzunak aztertu eta aurrera begira jarriko gara. Horretarako, bi hausnarketa-saio antolatu ditugu:

  • Apirilak 15, asteazkena. 18:00etatik 20:00etara udaletxean, osoko bilkuren aretoan
  • Apirilak 22, asteazkena. 18:00etatik 20:00etara udaletxean, osoko bilkuren aretoan

Euskararen erabilera zein gunetan eta adin-tartetan dagoen indartsuen eta zeinetan ahulen, aurrera begirako erronkak zein diren, UEMAK, Txirritolak eta Udalak zer egin beharko luketen… Hainbat gai jorratuko ditugu bertan, eta, horretarako, herritarron laguntza behar dugu.

Anima zaitez, bertan ikusiko dugu elkar!

Scroll To Top