AntzokOH larunbat honetan Untzillan
Azaroaren 26an, Untzillako Murumendi elkartean, 18:00etan, ‘Gorpuztu laburra’ eta ‘Margarita Molotov’ ikuskizunak.
Foru Aldundiko programa honek eskaintzen du auzo eta kontzejuetan egiteko antzerki obra motz eta arinak, jendearengana gehiago hurbiltzeko antzerkia. Prezio murriztu bat ordaindu behar izaten dute interesatuta dauden udalek. Aramaiori helburua eta programa interesgarriak iruditzen zaizkio. Horregatik, iaz eta baita aurten ere Aramaioko auzoei eskaini zaie.
Iaz Azkoaga auzoak interesa jarri zuen eta aurten Untzilla auzoak eskatu duenez bertan egingo da larunbat honetan.