Ez galdu aukera anntzerkigintzan formatzeko!

Debagoieneko Antzerki Plataformaren eskutik, ireki da datorren ikasturterako antzerki formazioa jasotzeko izen-ematea eta dagoeneko batzuk animatu dira. Dena den, taldea osatzeko pertsona gehiago behar dira. Horregatik, ez galdu aukera eta animatu!!

  • Adina: 8 urtetik aurrera.
  • Iraupena:
    • gazteak 1,5-2 ordu, astean behin.
    • helduak: 2 ordu astean behin edo 4 ordu bi astean behin.
  • Izena eman: dantzerkiplat@gmail.com

Ikastaroen xehetasunak

Josu Zubia da sustatzaileetariko bat eta horrela dio: «Asmoa da urte osoko ikastaroak egitea, horrek ez du esan nahi ikastaro trinkorik egongo ez denik. Baina bai, nahiko genuke hurrengo ikasturtean 8 urtetik gorako edozein debagoindarrendako antzerki formaziorako aukerak egotea bailaran bertan. Badakigu gainera jendea interesatuta dagoela, baina antzerkiarekin askotan pasatzen den monduan, jendeari beldurra eragiten dio. Hemendik animatu nahi nituzke interesa duten guztiei probatzera!».

 

Albiste gehiago →