Andra Mari inguruan konponketak eta egokitzapenak egingo dira

Datozen asteetan Andra Mari inguruan konponketa eta egokitzapen desberdinak egingo dira.

Alde batetik, eskailerak hasten diren bidegurutzetik karobirako bidexka eta hemendik goiko bidera doan bidea egokituko da paseorako (37.184,81€) eta hau seinaleztatuko da. Bi lan hauek iaztik lotuta daude baina inguruak lehortu eta eguraldia lasaitu arte itxaron behar izan da.

Eta beste alde batetik, bidegurutze honetara Ibargoiatik datorren bide amaiera mugituta dago aspalditik, eta Foru Aldundiko Obra txikiak diru laguntza lerrotik 9.194,84€ lortu dira, 34.958,72€ko obra hori egiteko.

Bi lan hauek Escavaciones Arrasate S.L enpresak egingo ditu.

Albiste gehiago →