Anbulatorioko arrapala hobetzen
Anbulatorioko arrapala hobetzeko gomendioa egin zion Osakidetzak Udalari. Orain artekoa ez da oso irisgarria eta gainera ez dago aukerarik esku-ohe bat ondo sartu edota ateratzeko.
Hori dela eta Balgorza S.A. enpresarekin obratxo bat adostu da, 9.791,31€koa, arrapala behar guztietara egokitzeko.
Lanak dagoeneko hasita daude.