Anbulatorioan leiho berri bat irekiko da

Anbulatorioan egin beharreko hobekuntzak OSI Debagoiena Ospitaleko arduradunekin eta bertako mediku eta erizainarekin aztertu ostean, batek zein besteak egin beharrekoen zerrenda bat adostu zen.

Oraingo honetan, aurrez egin zen obra baten hirugarren gela bat atera zen medikua eta erizainaren kontsulten artean, baina honi leiho bat ateratzea falta da, eta hau uztaila amaiera edota abuztu hasieran egitea espero da, leihoa noiz heltzen denaren arabera.

Inbertsio honek 663,67€ko kostua izango du eta AGR Alberto Garcia Ripa Erreformak enpresak egingo du.

 

Albiste gehiago →