Anbulatorioan hobekuntza lanak egingo dira
Anbulategian inbertsioak egiteko, diru laguntza eskatu zen nahiz eta oraindik ez den ebazpenik jaso. Hala ere, bertako mediku eta erizainarekin beharrak aztertuta, aurten leiho bat jarri da tarteko gelan. Eta orain DANIEL LOPEZ DE MUNAIN iturginarekin galdara berria eta faltan dagoen erdiko gelatxoan erradiadore bat jarriko da. Honek 2.816,20€ko kostua izango du.
Hau printzipioz datorren astean egingo da eta agian egunen baten ez da berogailurik egongo lan hau dela eta.