Anboto Mari gerturatu da aurten ere Aramaixora!

Trantsizio jaietan ere gure artean egon nahi izan du Anbotoko Marik. Horregatik, Anbototik behera jeitsi eta aurreskua dantzatu du herriko dantzariekin batera.

Menditik begira geratu zaigu! Bizitza ospatzen ikusiko gaitu, bizitzak zaintzen ditugun bitartean, errespetuz eta zentzuz jokatzen dugularik, herritarrok oreka horretan arituko garela sinetsita…

Sasi guztien gainetik… elkar zaindu eta gozatu!!!!!!

 

Albiste gehiago