Ametzura joateko errepidearen beste zati baten konponketa
Ametzu baserrira joateko bide zati bat jauzi zen euriteen ondorioz Matxin kaletik hasi eta hasierako partean. Horrek konponketa handi bat eskatu zuen eta jada bidea asentatuta eta ondo dago konpondu zutenetik.
Bide honen goiko partean ordea, errepidearen zati batek ere euriteekin jauzteko arriskua izan dezake eta hori dela eta, tarte horretan inkak sartuko dira bidea ondo eutsi eta ezer okerragorik ez pasatzeko.
Hau Escavaciones Arrasate S.L enpresak egingo du eta 4.136,99 euroko kostua izango du.