Amaitu dira sastrakak kentzeko lanak
Udal bideetako sastraka kentzeko lanak direla eta, aurreko batean aipatu bezala uda honetan arazoak egon dira eta kontratutako enpresak zati batzuk egin gabe edo gaizki eginda utzi zituen.
Hori dela eta, auzoalkate eta norbanako ezberdinen bidez jasotako kexak, enpresara bideratu dira eta oraingo egunetan etorri dira gaizki eginak edo egin gabeak ondo egitera. Orain eskatutako dena ondo egin duten begiratuko da eta horrela bada lanak aurten bukatutzat emango dira.
Udalak eskerrak eman nahi dizkie arazo honekin lagundu duten auzoalkate eta norbanako guztiei eta espero da datorren urtean horrelakorik ez gertatzea.