AlgAramaio: eskuratu zure sarrera!

Asteburuan, martxoaren 18, 19 eta 20an ospatuko da AlgAramaio, umorez betetako asteburua.

Ume eta nagusiei zuzendutako ekintzak egingo dira: dantzaldia eta bi antzerki.

Sarrerak eskuragarri:

 

Jasoko den dirua Aita Mari proiektura bideratuko da.

 

Zehaztasunak:

  • Ume antzerkia: «TXUS & TXU»

Txus eta Txu kasualitateak elakrtu ditu. Auzokide bihurtu ondoren elkarrekin bizitzen ikasi behar dute. Baina haien pertsonalitatea eta armonian bizitzeko daukaten interesak egoera zentzugabeetara eramaten ditu.

Txus&Txu dinamikoa da, dibertigarria, hurbila, keinu bidezkoa,…

Familian disfrutatzeko eta ongi pasatzeko ikuskizuna.

2 € –  IRAUPENA: 55 minutu – ADIN GUZTIAK

  • Helduen antzerkia: «ME TOO»

SINOPSIA: Feminismoa berpiztu da, eta berarekin, sekula entzun ez diren tonaka kontzeptu, terminu, berba eta gauza. Txukuntasun pixka bat behar dugu, eta kaos informatibo honi irtenbidea emateko GU gaude, Tessa eta Ainhoa. Zuekin guztiekin, hausnarketa bat, ikerketa, argibideak bilatzeko gaude, bizitzea tokatu zaigun garai zirraragarri honi buruz.

ZUZENDARITZA: Aitor Gabilondo. ANTZEZLEAK: Ainhoa Aierbe, Tessa Andonegi

5 €. – Sarrerak aldez aurretik erosi online.

Albiste gehiago →