Alex Mendikutek argazki proiekzioa egingo du

Datorren barikuan, abenduaren 27an, egingo du 2018ko argazkien proiekzioa pleno aretoan, 19:15etatik aurrera.

Bertan izango da Izaskun Arriaran eta Mediterraneoaren egoerari buruzko azalpenak emango ditu, Aita Mari itsasontzian bizi izan duen esperientzia eta errefuxiatuen kanpoetan bizi den egoerari buruz hitz egingo du.

Eta ondoren egingo da argazki proiekzioa. Dagoeneko hamar urte betetzen dira argazki proiekzio hauek egiten hasi zenetik eta oraingoan pasa den urtean egindako hainbat eta hainbat erakutsiko ditu.

Albiste gehiago →