Alegazioa: Arlaban-3 estazio meteorologikoaren prozedura geldiarazteko
Aramaioko Udalak alegazioa aurkeztuko du Arabako Foru Aldundian, “ARLABAN-3” izeneko estazio meteorologikoa instalatzeko/desinstalatzeko proiektua gauzatzeko interes publikokotzat izendatzeko administrazio-prozedura geldiaraz dezala eskatuz.
Argudioen artean, aipatzen da:
«Eusko Jaurlaritzak 2002an onartu zuen Energia Eolikaren Lurralde Plan Sektoriala (LPS), 1997ko martxoaren 20ko osoko bilkuran Eusko Legebiltzarrak horrela aginduta. Planaren helburua da horrelako instalazioak ezartzeko kokaleku egokienak antolatu eta aukeratzea.
2009ko ekainaren 28an, aurreikusitako kokalekuei buruzko adostasunik eza eta LPS indarrean dagoen ingurumen-araudi berrira egokitzeko beharra kontuan hartuta, Eusko Legebiltzarrak berak LPSa eguneratzeko eskatu zion Gobernuari, eta orain arte aurreikusitako zentral eolikoen eraikuntza geldiarazi zuen».
Hori dela eta, prozedura geldiaraztea eskatzen da, «LPSk ez dagoelako indarrean. Gainera, eguneratze-prozesuan murgilduta dagoelako, eta Arlaban eta Jarindo mendien ingurune naturalean eta bioaniztasunean eragin negatibo atzeraezinak eragin ditzakelako».
Herritarrek alegazioa egiteko aukera
Datorren maiatzaren 11 da alegazioak aurkezteko azken eguna. Nahi duten herritarrek aukera izango dute alegazioak aurkezteko eta, nahiz izanez gero, eredu hau erabiltzeko aukera ere badago.
Horretarako, herritarrek udaletxean aurkeztu dezakete alegazioa eta zuzenean Diputaziora bideratuko da.
Honako hau da alegazioa:
ALEGAZIOA