Aldi baterako Euskara teknikaria kontratatu nahi du Udalak

Udalak udal euskara teknikaria ordezkatzeko pertsona bat kontratatu nahi du, lanaldi erdian, lanpostuaren titularra itzuli arte.

Horren zereginak izango dira euskararen inguruan ekimenak aurrera eraman, bertako eragileei horretan lagundu, postuari dagokion tramitazio eta lan administratiboa egitea, eta baita Udalaren komunikazioan laguntzea.

Horretarako eskatuko dira lizentziatura, gradua edo baliokidea, 4. hizkuntza eskakizuna eta Lanbiden lan eskatzaile gisa izena emanda egotea. Gainera, baloratuko dira lanpostuarekin zerikusia dituzten eskarmentuak.

Izena eman Lanbideko bulegoan edo hemen.