Alarma egoeran eten diren zerbitzu eta tramiteak

Bizi dugun alarma egoerak hainbat zerbitzu bertan behera geratzea ekarri du. Eta beste batzuk mugatu egin dira, esate baterako pertsonen zirkulazioa, kotxeen zirkulazioa eta baita autobus zerbitzua ere.

Eten diren zerbitzuak

  • Ekintza komertziala, aisialdi eta ekipamendu kulturalak, ostalaritza eta bestelakoak.
  • Udal ikastaro, jardunaldi eta ekintza guztiak.
  • Auzi tramite eta tramite administratibo guztien epeak (zergak barne) etenda geratzen dira alarma egoera bukatu arte.
  • Udal eraikin guztiak itxita daude.
  • Jendaurreko arreta bide telematikoen bidez egingo da. Honako bideak erabili daitezke horretarako: 945445016 telefonoa edo udala@aramaio.eus helbide elektronikoa.

Zerbitzu bereziak eta boluntariotza

Nagusi eta mendekotasun egoeran daudenei zerbitzua emango zaie. Zerbitzua eskatzeko edo bolondres modura apuntatzeko, jarri zaitez harremanetan telefono honetan:  649 995 751

Informazio gehiago:

Eusko Jaurlaritzako Osasun sailaren gomendioen jarraibideak hemen: http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/osasun-saila/hasiera/

Oharra: agintarien gomendio eta betebeharrak beteko dira. Eta, batik bat, lasaitasuna eta arduraz jardutea eskatzen da.