Aitor Ugartek jaso du Aramaioko Kirol Saria

Atzo urtarrilak 28, 2019ko Debagoieneko kirolari onenak saritu zituzten Bergaran ospatu zen ekitaldian. Beste batzuen artean, Aramaioko Aitor Ugartek jaso zuen saria, bere amaren eskutik gainera. Sari honekin, kirolari bezala omendu eta azken urte honetan lortu dituen emaitza bikainak goraipatu nahi izan dira. Zorionak!

Aitor, mendi lasterketan munduko txapelduna izan da junior mailan, eta Espainiako kilometro bertikaleko txapelketa irabazi du.

Horrez gain, aipatzekoa da 2019ko kirolari onenaren sari nagusia Mikel Aristi txirrindulari bergararrak jaso zuela, epaimahaiak hala erabakita. Talde onenaren saria, berriz, Eskoriatza KEko areto futboleko gizonezkoen talde nagusiak jaso zuen. Kirol ibilbidearen saria Markel Irizarrentzat izan zen. Horrez gain, sari berezia jaso zuen Antxintxika Triatloi Taldeak. Herritarren saria Mikel Linazisoro eskalatzaile bergararrak jaso du.

Albiste gehiago →