Aitor Ugartek Espainiako Mendi Eskiko Txapelketa jokatuko du
Asteburuan Katalunian jokatuko den Espainiako Mendi Eskiko Txapelketan hartuko du parte Aitor Ugarte aramaioarrak.
Krono igoera egingo du, bertikaleko modalitatean. Eta Goienan eginiko elkarrizketan adierazi duen bezala, «helburua lasterketaren bizipenaz gozatzea izango da. Emaitzetara begira ez dut helburu zehatzik».
2019tik mendi laterterketan munduko txapelduna da. Zentzu honetan, «aurten be nahiko nuke parte hartzeko txartela lortu, baina aurretik Espainiako txapelketan posizio ona lortzea behar beharrezkoa da» esan du Aitorrek.