Aitor Ugarte Eriz: kilometro bertikalean Espainiako txapeldun
Pasa den asteburuan jokatu da Jaenen Espainiako txapelketa, eta Aitor Ugartek egin du denbora onena bere kategorian, 18-20 urtetik beherakoetan. Gainera, beste kategorian ere bigarren geratu da (23 urtetik beherakoen artean). Gauzak horrela, kategoria orokorrean bigarrena izan da eta lehenak bi minutu baino gutxiagoko tartea atera dio bakarrik.
Aitorrek berak horrelaxe dio Instagrameko kontuan, «gogorra bezain politxe gaurko bertikala. Oso pozik eukitako sentsaziñuekin eta batez be eindako denborakin! Pauso garrantzitsue aurtengo helburuek bete ahal izeteko! Bañe oso urrun juen barik, berriz konpetitzie toketan da hurrengo domekako mendi eskiko Espainiako Bertikaleko Txapelketan».
Aitor Ugartek oso sailkapen ona lortu du eta sailkapenean ezin hobeto kokatu da, Munduko Txapelketarako. Ekainean jokatuko du iraupenko Espainiako Txapelketa eta han lortzen duen denbora ere erabakigarria izango da.
Zorionak!