Aitor Arana mendi martxa irailaren 21ean egingo da
Irailaren 21ean XXVIII. Aitor Arana mendi martxa izango dugu.
Bi ibilbide egongo dira: motzak 15 km eta 800 m-ko desnibela dauka, luzeak 22 km eta 1200 m-koa. Egunean bertan eman daiteke izena, bai eta aurrez ere, karteleko QR kodea erabilita. Azken aukera hau erabilita 6 € ordainduko dituzte partaideek, bestela 10 €.
